Tantaz tanta errekastoa osatu dute Tolosaldean

Ataria 2013ko abenduaren 31

Altzon Tantaz Tanta ekimenarekin bat egin zuten herritarrek
Eskualdean hainbat hitzordu izan dira Tantaz Tanta ekimenarekin bat egin eta euskal preso zein iheslariei elkartasuna azaltzeko. Besteak beste, urtea estreinatu baino ordu batzuk lehenago Zizurkil eta Villabona artean manifestazioa egin zuten, baita Ibarran ere, amezketarrek herriko plazan egin zuten elkarretaratzea eta Alegian ere mobilizazioa egin zuten "Eskubide guztiekin euskal presoak etxera" lelopean.

Tantaz Tanta hainbat sektoretako pertsonek osatutako iniziatiba bat da, zeregin bakarra duena: giza eskubideen, konponbidearen eta bakearen aldeko itsaso handi bat bultzatu eta antolatzea urtarrilaren 11n Bilbon.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!