Koronabirusa

Eusebio Basurkoren 'Minuetoa', gaurko proposamena

Ataria 2020ko maiatzaren 3a

Tolosako Udal Txistulari Bandak beste bideo bat igo du Internetera, igandeko ohiturari jarraipena emanez. "Tolosako musikari guztien omenez, 2019ko azaroaren 24an Santa Zezilia kontzertuan jo genuen Eusebio Basurkoren 'Minuetoa' eskainiko dizuegu", azaldu dute bandatik.

Konfinamendu garaian igandeetako ohiko zortzikoen ordez online bertsioak aurkezten ari direla azaldu dute Txistulari Bandatik.

 

Tolosako Udal Txistulari Bandak konfinamendu garaian egindako online bertsioak:

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!