Koronabirusa

San Joan eguneko Tolosako errepertorioko kontrapasa

Ataria 2020ko apirilaren 19a

Konfinamendu garaian igandeetako ohiko zortzikoen ordez online bertsioak aurkezten ari da Tolosako Udal Txistulari Banda. Gaur San Joan egunean Tolosan jotzen duten kontrapasa eskaini dute.

Tolosako musikazale handi baten eskaria jaso dute Tolosako Udal Txistulari Bandako kideek eta San Joan egunean Tolosan jotzen duten kontrapasa eskaini dute bideo batean. Bandako kideak eta tronpeta laguntzaileak parte hartu dute. Tronpeten moldaketak, Xabier Zelaia Arotzenak egin ditu.

 

Tolosako Udal Txistulari Bandak konfinamendu garaian egindako online bertsioak:

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!