Koronabirusa

Tolosako Udal Txistulari Bandako kideen diana, bideo bidez

Ataria 2020ko martxoaren 22a

Tolosako Udal Txistulari Bandako kideek ere ezin dute kalera atera igande goizeko diana jotzera.

Igandero Tolosako Alde Zaharreko kale guztiak alaitzen dituzte. "Koronabirusaren krisiari aurre egiteko konfinamendua dela eta, kalera atera ezin dugunez, etxetik egingo dugu igande goizeko diana" adierazi dute bandako kideek.

Lehen bideoko zortzikoaren izena Geuria da, Antonio Ibarrondorena. 

 

Tolosako Udal Txistulari Bandak konfinamendu garaian egindako online bertsioak:

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!