Koronabirusa

Udal Txistulari Bandaren diana, puntualtasuna errespetatuz

Ataria 2020ko martxoaren 29a

Tolosako Udal Txistulari Bandako kideek ere ezin dute kalera atera igande goizeko diana jotzera. Aurreko astean egin bezala, gaur ere, etxetik aritu dira.

Igandero Tolosako Alde Zaharreko kale guztiak alaitzen dituzte. "Koronabirusaren krisiari aurre egiteko konfinamendua dela eta, kalera atera ezin dugunez, etxetik egingo dugu igande goizeko diana" adierazi dute bandako kideek.

Aurreko astean, Antonio Ibarrondoren Geuria izeneko zortzikoa jo zuten. Gaur, berriz, Juan Bautista Mendietak idatzitako Gotzone zortzikoa jo dute. Ataria Irratian ere entzungai izango dira dianak, igandero, 8:45ean.

 

Tolosako Udal Txistulari Bandak konfinamendu garaian egindako online bertsioak:

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!