20 urteko gizonezko bat atxilotu du Ertzaintzak, larunbat gaueko bortxaketa dela eta

Tolosaldeko Ataria 2017ko otsailaren 20a

Ertzaintzak bart atzeman du gaztea, Tolosan bertan; gaur izango da elkarretaratzea, 19:00etan, Plaza Zaharrean.

Kaldereroen gauak iragarri zuen inauterien etorrera, larunbatean eta, kaldereroekin batera, eraso sexista baten berriak hartu zuen asteburua: adin txikiko batek salaketa jarri zuen, bortxatu egin zutela esanez. Bada, Ertzaintzak 20 urteko gizonezko bat atxilotu du, bart, Tolosan bertan, eta Ertzaintzaren esku dago, momentuz, atzemandako gaztea.

Atzo iragarri bezala, gaur iluntzean elkarretaratzea egingo dute Tolosako Udalak, emakume taldeak, txosnek eta karroza eta konpartsek deituta.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!