Elkarretaratzea egingo dute gaur

Tolosaldeko Ataria 2017ko otsailaren 20a

Irudian, urtarrilean Burlatan izandako erailketa matxista salatzeko elkarretaratzea.

Tolosako Udalak, emakume taldearekin, karroza eta konpartsen ordezkariekin eta txosnekin elkarlanean, elkarretaratzera deitu du, bihar, 19:00etan, Plaza Zaharrean.

Kaldereroen gaua eraso sexista batek ilundu du, bart. Tolosako Udalak ohar bidez azaldu duenez, adin txikiko emakume bat bortxatu dute, eta beren "babes osoa" azaldu diote emakumeari, halako erasoak "irmoki" salatzearekin batera. 

Halaber, udalak halako jazarpenei aurre egiteko dituen tresna eta baliabideak ere eskaini dizkiote biktimari. 

Mobilizazioa izango da, gaur, inauterietako eragileek, mugimendu feministak eta udalak deituta. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!