PSE-EE: "Inauterietan segurtasun neurriak areagotzea eskatzen dugu"

Ataria 2017ko otsailaren 20a

PSE-EEk ere bortxaketa salatu du eta inauterietan segurtasun neurriak areagotzeko eskatu.

PSE-EE alderdiko Cristian Fernandezek esan du, erasoa "larria eta kezkagarria" dela eta horregatik areagotu behar direla segurtasun neurriak.

"Garrantzitsua da genero indarkeriaren, indarkeria matxistaren edo emakumeen kontrako bestelako indarkeria guztien aurkako protokoloak martxan jartzea. Ez da posible inauteriak erabiltzea emakumeen eskubideak urratzeko". PSE-EEko ordezkariak udalak gaurko deitu duen elkarretaratzean egongo direla iragarri dute.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!