"Babes osoa" adierazi diote erasotu duten neskari, haren familiari eta lagunei. Gaur iluntzerako deitu duten elkarretaratzean parte hartuko dutela adierazi dute "indarkeria matxistari hortzak erakusteko". Era berean, eskualdeko koordinadora feministak ostegunerako deitu duen manifestazioan parte hartzeko deia egin dute.
Eraso sexistak salatzeko zenbakia, inauterietan
Inauterietan eraso sexistak salatzeko zenbakia jarriko dute martxan, 632 44 53 33, "edonork zerbait ikusi edo jasan badu, deitu eta neurri zorrotzak hartzeko".