"Egunerokoan eta bereziki herrietako jaietan gure jendarteak daukan arazo larrienetako batekin topo egin dugu berriz ere: indarkeria matxista", esan du koalizioak. "Emakumeak bere bizitzen eta gorputzen jabe ez direla pentsatzen duen gizonezko batek eraso bortitza egin dio emakume bati", gaineratu du. Hori dela eta "ekitatean oinarritutako jendarte eredua sustatzearen aldeko lanean sakondu beharra dagoela" esan du eta horretan inplikatzeko deia egin die jendartea ordezkatzen duten eremu guztiei.
"Funtsezkoa da emakumeak arlo guztietan ahalduntzea eta bere erabakien jabe izatea. Beharrezkoa da eraso matxista ororen aurrean zero tolerantzia agertzea, gizonen eta emakumeen arteko ekitate errealean urratsak egin nahi baditugu", esan du EH Bilduk.
Horiek horrela, bai udalak eta baita mugimendu feministak deitutako mobilizazioetan parte hartuko duela esan du horrela "indarkeria matxistarik gabeko jendarte eta jai eremuak aldarrikatu eta exijitzeko" eta herritar guztiei egin diete dei bertaratzeko.