Udalerri Euskaldunen Eguna

Atariak irratsaioa egingo du Plaza Zaharretik

Ataria 2014ko ekainaren 13a

Atariak bat egin du Udalerri Euskaldunen Egunarekin eta irratsaioa egingo du 10:00etan hasita Plaza Zaharretik. Besteak beste, Berastegiko Udala UEMAko udalerri bihurtuko den berria emango du TOLOSALDEKO ATARIA-k, zuzenean. Eguerdian, ekitaldi instituzionalaren berri eman eta gero, plazan egingo den flashmobaren irudiak hartu eta zabalduko ditu sarean. Era berean, egun horretan Tolosan zein eskualdean antolaturiko hamaika ekitaldi eta hitzorduren berri ere emango da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!