Tolosako San Joan jaiak, 2014

Jai parekideagoen bila joateko bidea herritarrekin egin nahi du Tolosako Udalak

Itzea Urkizu Arsuaga 2014ko ekainaren 11

Tolosako Udalak jai parekideagoetara iritsi nahi du eta, horretarako, herritarrei ireki die beren iritzi eta hausnarketak plazaratzeko atea. Egitasmoko lehen bilera irekia egingo dute, gaur, 18:30ean, Abastos eraikinean.

Berdintasun eta Kultura sailen arabera, herrietako jaiak gizartearen isla dira eta, ondorioz, herrien erakusleiho ere bai.

Hori guztia parekidetasun irizpideekin ospatze aldera, ia abiarazi zuten proiektua, herritar-talde batekin. Besteak beste, jai parekideagoak antolatu eta ospatzeko irizpideak adostu zituzten.

Aurten, beraz, Tolosako elkarte, eragile, jai batzordeko kide eta, oro har, herritarrekin batera osatuko dute iaz abiarazitako bide hura, Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!