GAL, 30 urte

Jendetza Sortuk Lasa eta Zabalari eskainitako omenaldian

Naiara Roldan de Aranguiz 2013ko urriaren 20a

Jendetsua izan da Tolosako Pizkunde Plazan Joxean Lasa eta Joxi Zabalari eskainitako omenaldia. Bertsoak, dantza, musika eta hitzaldi politikoak izan dira tarteko Lasa eta Zabalaren bahiketa eta hilketaren 30. urteurrenean.

Lasa eta Zabalaren senideak taula gainera igota lore eta oroigarri plaka jaso dituzte dantzarien eskutik, euren gainean, Joxean Lasa eta Joxi Zabalaren irudiarekin batera, "Herriarenak zarete!" lemadun kartela.

Sortu Gipuzkoako koordinatzaile Joxean Agirrek, eszenatokitik EAJ eta PSOEri zuzendu zaie, Lasa eta Zabalaren familiei zor dieten azalpen eta justizia eskatuz.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!