Pintxo tertulia KMK2020 prestatzeko

Erabiltzailearen aurpegia Zubimusu Ikastola 2019ko maiatzaren 29a

Maiatzaren 30ean, osteguna, 18:00etatik aurrera izango da pintxo tertulia ikastolako jangelan. Bilerak ordu eta erdiko iraupena izango duela aurreikusten da eta haurren zaintza zerbitzua egongo da.

Parte hartzea ezinbestekoa dela aipatu du Zubimusu ikastolak eta bertaratzea aurrez konfirmatzea eskatu dute, 943 69 23 21 telefonoan edo zubimusu@ikastola.eus helbidean.

Kilometroak jaiak etorkizun hurbilean garatu nahi duen izaera berria landuko dute pintxo tertuliaren bigarren edizioan. Garrantzia handiko hiru esparru landuko dira: ekonomia, partaidetza eta komunikazioa. Bestalde, gazteen artean ekintzailetasun aktiboa uztartzen saiatuko dira. Guztion proiektua izanik, guztion parte hartzea estimatuko luke ikastolak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!