KMK20 jaiaren antolakuntzaz hitz egiteko pintxo tertulia

Erabiltzailearen aurpegia Zubimusu Ikastola 2019ko martxoaren 29a

Apirilaren 5ean, ostirala, 18:00etan izango da pintxo tertulia, Txermingo eraikineko jangelan.

Jakina denez, KMK20 antolatzea Zubimusu ikastolari dagokio. Aspalditik zebilen Zubimusu Ikastola Kilometroak jaia Amasa-Villabona-Zizurkilera ekarri nahian eta lortu du. Orain, gauzak ondo eta txukun egiten badakigula erakusten hasteko ordua iritsi da eta guztiok elkarrekin lan eginez gero, arrakastatsua izango da 44. jaia. Prest zaudete?

Ba horrela bada, Zubimusu Ikastolak apirilaren 5ean egingo den pintxo tertuliara gonbidatu nahi zaituzte. 18:00etatik 20:00etara izango da hitzordua Txermingo jangelan.

Tertuliaren helburu nagusiak dira komunikazio ildoak lantzea, partaidetza sustatzea eta KMK20 jaiaren leloa definitzen hastea. Horretarako lan taldeetan banatuta hainbat galderei erantzuna ematea izango da erronka. Galdera nagusia ondorengoa izango da: “Zer balio landu nahi ditugu Kilometroak jaiaren prozesuan zehar?”

Ikastolak denak ekimenean parte hartzera animatzen ditu.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!