Telesailak eta zinema

Proposamen interesgarriak, eta hiru, Leidorren

Erabiltzailearen aurpegia Alain Rekondo 2023ko maiatzaren 16a

Datozen egunetan, gizarteko gai desberdinak jorratzen dituzten saioak izango dira Tolosako Leidor antzokian, eta horien inguruan aritu gara solasean gaurko saioan.

Gaur, asteartea, Agifes elkartearen eskutik, Palabras en las paredes del baño filma ikusteko aukera izango da Leidorren, doan. 18:30ean hasiko da. Ostiralean, berriz, 20:00etan hasita, Los dias ajenos de Bob Pop antzezlan-bakarrizketa izango da, eta ikuskizun honekin lotuta, HBO-k ekoiztutako Maricon Perdido telesaila ekarri dugu gogora. Azkenik, eta Afrikako Astearen barruan, maiatzaren 25ean, osteguna, Leidorren proiektatuko duten Mrs F filmaren inguruan hitz egin dugu. Azken saio hau 19:30ean izango da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!