Azken irratsaioan, Urrezko Globoetako irabazle nagusiez eta Goya sarietako izendapenez hitz egin dugu, eta 2025eko telesail gustukoenen podiuma ere osatu dugu.
Aurten zinema aretoetan ikusi ditudan pelikulen artean, gehien gustatu zaizkidan hamarrak aukeratu ditut. Noski, badira aurten estreinatu diren baina oraindik ikusi ez ditudan filmak: Hamnet, Marty Supreme, Sentimental Value, Blue Moon...
Gaurko saioan, datozen bi asteetan Tolosako Leidor aretoan ikusgai egongo diren filmen inguruan hitz egin dugu; tartean, gaur emango duten 'Lurdes Iriondo, ez gera alferrik pasako' dokumentalaz aritu gara. Horrez gain, 'Pluribus' telesaila aurkeztu dugu.
Gau Beltza gertu dugula baliatuta, urriaren 31tik azaroaren 7ra Donostian ospatuko den zinema jaialdiaren inguruan hitz egin dugu gaurko saioan. Besteak beste, ostiral honetan, 'Gaua' Paul Urkijoren azken lana proiektatuko dute Kursaalen, 20:00etan.
Palestinan gertatzen ari den genozidioa dela eta, sarraskiaren inguruko istorioak kontatzen dituzten lau lan izan ditugu hizpide gaurko saioan; herrialdeko zenbait eremutan ekoitzitako lanak dira. Horietako bat Donostiako Zinemaldian aurkeztu zuten eta datozen asteetan estreinatuko dute.
Denboraldi honetako lehen irratsaioan, ostiralean hasiko den 73. Donostiako Zinemaldia izan dugu hizpide, baita Tolosako Leidor antzokian irailerako prestatu duten eskaintza ere.