Buru osasuneko arazoen ezagutza zabaltzeko, film proiekzioa Leidorren

Ataria 2023ko maiatzaren 9a

Tolosan egingo dute Agifes elkartearen Zinema eta Buru Osasuna zineforum zikloaren lehen saioa; maiatzaren 16an 'Palabras en las paredes del baño' pelikula ikusi ahal izango da Leidor aretoan, 18:30ean.

Agifes elkartearen Zinema eta Buru Osasuna zineforum ziklo ezagunak formatu ibiltaria izango du aurten. Saio bana eskainiko du elkarteak Gipuzkoako zenbait udalerritan, herritar gehiagorengana iristeko nahiarekin. Egitasmoaren helburua da buru osasuneko arazoen ezagutza zabaltzea, baita buru nahasmendua duten pertsonen gizarteratzea sustatzea ere.

Lehenengo saioa maiatzaren 16an izango da, 18:30ean, Tolosako Leidor aretoan, Palabras en las paredes del baño filmarekin. Eskizofrenia paranoidea duen nerabe baten istorioa kontatzen du drama estatubatuar honek. Izan ere, sendagai esperimental batekin duen tratamendu berriak institutuan nahiz institututik kanpo bizimodu normala izateko aukera emango diola espero du.

Sarrera doakoa da, baina gonbidapenak aldez aurretik jaso beharko dira zinemako leihatilan, gaurtik aurrera. Filmaren ondoren, solasaldia egingo dute, filmaren mezuan sakontzeko.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!