Hernialdeko zuloa, AHTko obretan

Hormigoiaren azpian beste zulo bat egin da, Hernialden

Tolosaldeko Ataria 2015eko urtarrilaren 22a

Iragan abenduan hormigoiz estaltzen hasi ziren, AHTko obretan sortutako zuloa; kalteak martxorako konponduta izango direla azaldu zuen Eusko Jaurlaritzak.

Hernialde albiste iturri da, beste behin, Abiadura Handiko Trenaren obretan sortutako zuloagatik. Tunela egiteko lanen ondorioz egin zen lehen zuloa eta, eguraldiak asko handitu zuenez, hormigoiz eta lurrez estaltzen hasi ziren, 2014 amaieran.

Orain, ordea, hormigoiz estalitako gune horren azpian beste zulo bat sortu da. Jaurlaritzak aurreikusitako 3,1 milioi euroko gainkostu horiek, beraz, igo egingo dira; izan ere, zulo berrira hormigoia botatzen ari dira orain, irudietan ikus daitekeen moduan.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!