Hernialdeko zuloa, AHTko obretan

Hernialdeko zuloa tapatzeak 3,1 milioi euroko kostua izango duela uste du Jaurlaritzak

Ataria 2014ko abenduaren 14a

Urrian, AHTko lanek Hernialden eragin zuten zuloa tapatzeko 3,1 milioiko aurrekontua du oraingoz, Gara egunkariak aurreratu duenez. Oraindik lurraren egoera ikertzen ari dira, eta ez dago argi nola jarraituko duten lanek, baina Ingurumen Sailak uste du 2015eko lehen hiruhilabeterako konponduko dutela. 

Larrialdietarako expedienteak 3.108.515,66 euroko diru-poltsa du, Ingurumen Sailak Dani Maeztu EH Bilduko legebiltzarkideak egindako galderari erantzun zionaren arabera. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!