Berrobiko San Agustin jaiak 2018

Eneko Urkolak eta Julene Sarabiak irabazi dute Berrobiko Trikitilari Gazteen Txapelketa

Imanol Garcia Landa 2018ko abuztuaren 28a

Aurtengoa 13. aldia da lehiaketa antolatzen dutela, eta guztira bost bikote aritu dira lehian. Urkola zaldibiarra eta Sarabia arrasatearraren ondoren, bigarren Nahia Dorronsoro bidaniarra eta Iraia Arteaga urrestillatarra izan dira.

Parte hartu duten beste hiru bikoteak ondorengoak izan dira: Maialen Oroz urkizuarra eta Nagore Iraola zizurkildarra, Enara Donabera eta Jone Izagirre urnietarrak, eta Maddi Etxeberria asteasuarra eta Idoia Urdangarin billabonatarra. 15 urte azpiko trikitilariek parte hartu dute Berrobiko festen barruan egin den txapelketan, eta hiru pieza jo behar izan dituzte: trikitixa, porrusalda eta fandangoa. Kristina Solano eta Kristina Peña aritu dira epaile lanetan. Aurtengo Goiazko festetan egin den I. Trikitilari Txapelketan eta Zizurkilgo herriguneko (goiko) festen barruko txapelketan ere garaile izan ziren Urkola eta Sarabia.

Berrobiko txapelketa hasi aurretik, San Agustin eguneko mezaren ondoren agurra dantzatu dute elizaren aurrean herriko dantzariek. Gaur bukatuko dira festak herrian, baina oraindik hainbat ekitaldi falta dira ospatzeko.

Erlazionatuak

Sagardo dastaketa jendetsua

Imanol Garcia Landa 2018 abu 28 Berrobi

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!