Berrobiko San Agustin jaiak 2018

Berrobiko San Agustin festak 2018: egitaraua

Ataria 2018ko abuztuaren 22a

Eskualdeko abuztuko azken festak izan ohi dira Berrobikoak. Aurten, bost egunez, ostiralean hasi eta asteartera arte, ekitaldi ugari izango dituzte bertako jaietan.

Abuztuak 24, ostirala:

10:00. Mendi ibilaldia bizikletaz.

11:00. Altxorraren bila.

18:30. Txupinazoa, Ekintza guraso elkartearen eskutik.

18:45. Buruhandiak.

20:00. Pintxo-pote herrikoia txosnan, okindegian eta Iriarte jatetxean.

21:00. Herri afaria eskolako estalpean.

00:30. Oxabi musika taldea.



Abuztuak 25, larunbata:

10:00. Tirolina eta zintzilik ibiltzeko abentura-jarduerak frontoian.

13:30. Begi-Urdin Gaztegunea zabalik egongo da 12-18 urte bitartekoek euren bazkaria bertan egiteko.

14:00. Paella lehiaketa eta kuadrillen arteko bazkaria. Sagardoa, ura eta ardoa doan.

Bitartean. Bide-Ona elkartean bertso-bazkaria.

16:00. Martziano berdean saltoka.

16:15. Espaziontzi puzgarri mugikorrak.

16:30. Zorball: Haizezko bola erraldoiak.

17:30. DJ Porruren emanaldia.

19:00. Sardinak parrillan erreta jateko aukera, txosnan.

00:00. DJ Josu Rodriguez.

01:00. Bakeroen mozorro lehiaketa eta rodeoak zezen mekanikoan.

Ondoren. Zoom-Zumba! saioa Maite Agirrek zuzenduta.


Abuztuak 26, igandea:

11:00. Meza.

12:00. Herri kirol saioa. Aizkoran: Donato Larretxea, Gari Larretxea, Nerea Sorondo eta Itxaso Onsalo. Altuerako aizkoran: Patxi Larretxea. Harri-jasotzen: Xabier Ariztegi.

18:30. Mikel Markezen kontzertua.

21:00. Eromerian musika taldea.


Abuztuak 27, astelehena:

10:30. Buruhandiak.

11:00. Haur jolasak.

11:30. Meza.

12:15. Apar festa.

12:30. Toka txapelketa herrikoia.

13:00. Erretirodunentzat piskolabisa, bingoa, dantzaldia eta opari banaketa.

14:30. Lorez lore, zenbat kolore lehiaketako sari banaketa.

16:00. Sagardotegi puzgarria umeentzat.

16:15. Berrobiko Pintto txakurraren eta idi parearen gainetik jauzika.

16:30. Wipe-out pilotak.

17:00. Zaldi ibilaldiak beheko bidean.

17:30. Haur eta gaztetxoen otordua.

22:00. Helduen pilota partidak: Alberdi/Elola eta Zubiria-Altuna/Urbieta-Telletxea.

23:30. Dantzaldia, Puro Relajo mariatxi taldearen eskutik.

 

Abuztuak 28, asteartea:

San Agustin eguna:

11:00. Meza.

11:30. Haurrek agurra dantzatuko dute.

12:00. Trikiti txapelketa.

18:00. Sagardo dastatzea, Izer eta Alabier trikitilariek alaiturik.

21:00. Zahagi ardoa izango da, eta Hugo Silveiraren emanaldi akustikoak girotuko du gaua.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!