Goiazko Andramari jaiak 2018

Eneko Urkola eta Julene Sarabia garaile Goiazko I. trikitilari txapelketan

Irati Saizar Artola 2018ko abuztuaren 12a

Andre Mari jaietako egitarauko berezitasuna zen I. trikitilari gazteen txapelketa. Berezi egin dute trikitia eta panderoa jotzen aritu diren sei bikotek. 

Igande arratsalderako plan polita zuten Goiatzen. Lehenengo aldia zen antolatzen zutena, eta ilusioa nabaria zen. Sei bikote izan dira txapelketa estreinatu dutenak, horietatik hiru bikotetan norbait Bidania-Goiatzekoa. Jagoba Uranga eta Aiora Irazusta epaileak izan dituzte aurrez aurre, belarriak eta begiak adi-adi zituztela. Txapela Eneko Urkola eta Julene Sarabiak jantzi dute gaurkoan, eta bigarren geratu dira Julen Labaka eta Garazi Larrañaga. Gainero lau bikoteek oroigarri bana jaso dute: Maddi Senperena eta Uxue Zinkunegik, Alaitz Etxaniz eta Enaitz Alberdik, Nahia Dorronsoro eta Iraia Arteagak, eta Maialen Oroz eta Nagore Iraolak. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!