Berrobiko San Agustin jaiak 2018

Sagardo dastaketa jendetsua

Imanol Garcia Landa 2018ko abuztuaren 28a

Berrobiko San Agustin jaiak pixkana ari dira amaierara iristen eta azken ekitaldietako bat sagardo dastaketa izaten ari da. Jende ugari elkartu da eskolako patioan, sagardoa dastatu, txorizo pintxoak jan, eta Izer eta Alabier trikitilariak zuzenean entzuteko.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!