Garazi Esnaolak eman die jaiei hasiera Lizartzan

Ataria ira 03 Lizartza

Ataria TB

Herritarrak ermitatik kalejiran iritsi dira plazara Isk&bila txarangak zuzenduta. Bertan zabaldu du jaien hasierako mezua Garazi Esnaola musikariak. Txupinazoa ere berak bota du. Ondoren haurren txanda izan da, danborrada txiki bat egin baitute oholtzaren gainetik. Eguna patata tortilla erraldoi bat dastatzen amaituko dute.