Ataria TB

Garazi Esnaolak eman die jaiei hasiera Lizartzan

Ataria

Herritarrak ermitatik kalejiran iritsi dira plazara Isk&bila txarangak zuzenduta. Bertan zabaldu du jaien hasierako mezua Garazi Esnaola musikariak. Txupinazoa ere berak bota du. Ondoren haurren txanda izan da, danborrada txiki bat egin baitute oholtzaren gainetik. Eguna patata tortilla erraldoi bat dastatzen amaituko dute. 

Biharko egitaraua: 
  • 14:00. Haurren bazkaria. Bazkaria norbere kontu. Postrea antolakuntzak jarriko du.
  • 17:00. Frontenis txapelketa herrikoiaren finalak.
  • 19:30. Dantza soka.
  • 20:00. Otsolar dantza taldearen emanaldia.
  • 21:00. Herri afaria. Zuk jan, guk txotx!
  • 23:00. Zezen suzkoa.
  • 23:00. Ahantzi taldearekin erromeria.
  • 01:30. Bingoa .
  • 02:00. DJ Txekor.
  • 05:30. Gaupaseroen argazkia plazan. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!