Lizartzako jaiak 2026

Lizartzarren eta orexarren arteko norgehiagoka

Leyre Carrasco

Herri kirol desafioa egin dute Lizartzako jaietan, gaur arratsaldean. Bi herritako ordezkariak aritu dira lehian; batetik, lizartzarrak, eta bestetik, orexarrak.

Asteartean jarraituko du festa Lizartzan. Hona hemen astearteko egitaraua:

  • 09:30. Diana Lizardi txistulari taldearekin.
  • 10:30. Haur jolasak: puzgarriak, zezen mekanikoa eta ur txirrista.
  • 11:00. Meza nagusia Sagrarioko ermitan.
  • 14:00. Helduen bazkaria Ostatuan.
  • 17:00. Magia ikuskizuna: Imanol Ituiño.
  • 19:00. Bertsolariak Zimiterioan: Amets Arzallus, Nerea Ibarzabal, Oihana Iguaran, Xabat Illarregi. Gai jartzen: Aimar Karrika.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!