Kuadrillak bapo jarri dira Ikaztegietan

  Festak  Ikaztegieta

Kuadrillen Eguna ospatzen ari dira. Bazkaria eurek prestatu ondoren, mahaiaren bueltan eseri, eta prestatuaz gozatuz dabiltza.

»» Ikusi argazki guztiak (88)

Haurrek animaliekin pasa dute goiza

  Festak  Ikaztegieta

Ikaztegietan Umeen Eguna ospatzen ari dira. Bazkaldu ostean jolasean jarraituko dute. Oraingoan, joko libreetan.

»» Ikusi argazki guztiak (45)

Brile desafioa, parekidetasuna bultzatzeko asmoz

  Festak  Ikaztegieta

Ez-ohiko itxura izan du gaur Ikaztegietako plazak; herritarren arteko brile desafioa egin dute batukada feministak lagunduta. Talde urdinak irabazi du desafioa, baina, egiazki, emakumeen zein gizonen parte hartzea izan da garaile gaur Ikaztegietako plazan.

»» Ikusi argazki guztiak (41)

Euripean ere festa

  Festak  Ikaztegieta

Goizean hasi dira Ikaztegietako San Lorentzo jaiak. Beñat Urretabizkaia herriko pilotari profesionalak jaurti du txupinazoa, eta buruhandiak ibili dira ondoren. Eguerdian, txakolin dastaketa egin dute eta arratsaldean izango da aurtengo berrikuntza nagusia: brile desafioa.

»» Ikusi argazki guztiak (19)

Frontoi Txikiko txapelketako finalaurrekoak jokatuko dituzte gaur

  Festak  Ikaztegieta

Frontoi Txikiko txapelketako finalaurrekoak jokatuko dituzte gaur

Hasi dira festetako motorrak berotzen Ikaztegietan. Frontoi txikiko txapelketako finalaurrekoak jokatuko dituzte gaur arratsaldean; bihar lehertuko dute festetako txupinazoa.

Hiru egun ezberdin, jaietarako

Erabiltzailearen aurpegia   Festak

Hiru egun ezberdin, jaietarako

Abuztuaren 8an lehertuko da San Lorentzo festetako suziria. Egun handiarekin hasiko dira, eta bi egun beranduago, kuadrillek emango diete amaiera festei.

Ikaztegietako San Lorentzo jaietako egitaraua

  Festak  Ikaztegieta