Ikaztegietako San Lorentzoak 2017

Brile desafioa, parekidetasuna bultzatzeko asmoz

Ataria 2017ko abuztuaren 10a

Ez-ohiko itxura izan du gaur Ikaztegietako plazak; herritarren arteko brile desafioa egin dute batukada feministak lagunduta. Talde urdinak irabazi du desafioa, baina, egiazki, emakumeen zein gizonen parte hartzea izan da garaile gaur Ikaztegietako plazan.

Goizeko txupinazoaren eta txakolin dastaketaren ondoren, brile desafioaren txanda izan da arratsaldean. Herritarrak lau taldetan –horiak, urdinak, berdeak eta moreak– banatu dira eta elkarren arteko partidak jokatu dituzte. "Herriko festetan parekidetasuna bultzatzeko lanean aritu gara Berdinbidean egitasmoarekin, eta horrela bururatu zitzaigun brile desafioa egiteko ideia. Emakume, gizon, gazte zein helduak animatu dira parte hartzera eta pozik gaude", adierazi du herritar batek. Azkenean, talde urdinak irabazi du jokoa, talde horiaren, morearen eta berdearen atzetik. 

Herritarrak, baina, ez dira bakarrik egon herriko plazan; giroa jartzeaz arduratu dira batukada feministako lagunak. Desafioaren ondoren, kalejiran abiatu dira batukadarekin. Kalejiraren ondoren, pintxo lehiaketa eta txoka txapelketa egingo dituzte; errebantxa egiteko moduan dira, beraz, ikaztegietarrak. 

Gauean, zahagiardoa egingo dute eta ondoren, gorputza astintzeko aukera izango dute Zesuma taldearekin.

Ikusi hemen egitaraua. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!