Ikaztegietako San Lorentzoak 2017

Euripean ere festa

Ataria 2017ko abuztuaren 10a

Goizean hasi dira Ikaztegietako San Lorentzo jaiak. Beñat Urretabizkaia herriko pilotari profesionalak jaurti du txupinazoa, eta buruhandiak ibili dira ondoren. Eguerdian, txakolin dastaketa egin dute eta arratsaldean izango da aurtengo berrikuntza nagusia: brile desafioa.

11ak jo dutenerako, herritarrak suziria noiz lehertuko zain zeuden plazako arkupe azpian, eguraldia ez baita lagun izan. Beñat Urretabizkaia herriko pilotari profesionalak izan du horretarako ohorea. Suziria piztu baino lehen, eskertu egin du txupinazoa lehertzeko aukera eman izana eta txalotu egin du festak antolatzen aritu direnen lana.

Txupinazoa lehertzearekin batera hasi dira goxokiak banatzen, eta horiek biltzen aritu dira bertaratu diren haurrak. Buruhandiak azaldu dira berehala, eta haur bat baino gehiago harrapatu dituzte ustekabean. Ondoren, meza izan da eta eguerdian txakolin dastaketa ere egin dute. 13:00etan, herriko musikarien kontzertua egingo dute.

Finalak, erabakita

Atzo arratsaldean jokatu zituzten Plazako Frontoi Txikiko txapelketako finalaurrekoak. Urretabizkaiak irabazi zuen Olaberriaren aurka eta Uria gailendu zitzaion Garmendiari. Artolak irabazi zuen Ipentzaren aurka, eta azkenik, iazko txapelduna izan zen garaile Ibargurenen aurka. 

Beraz, horrela geratu dira finalak:

Leire Urretabizkaia-Maddi Uria

Oier Artola-Eñaut Larrea

 

Ikusi hemen datozen ordu eta egunetako egitaraua.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!