Ikaztegietako San Lorentzoak 2017

Frontoi Txikiko txapelketako finalaurrekoak jokatuko dituzte gaur

Ataria 2017ko abuztuaren 9a

Beñat Urretabizkaia ikaztegietarra, iazko Frontoi Txiki txapelketako finalean

Hasi dira festetako motorrak berotzen Ikaztegietan. Frontoi txikiko txapelketako finalaurrekoak jokatuko dituzte gaur arratsaldean; bihar lehertuko dute festetako txupinazoa.

Bihar hasiko dira Ikaztegietako San Lorentzo jaiak, baina gaur arratsaldean ere giro polita izango da plazako Frontoi Txikian. Larunbatean jokatuko dituzte frontoi txikiko txapelketako finalak, baina aurretik, txapela nork lehiatuko duen erabaki behar. Gaur arratsaldean jokatuko dituzte finalaurrekoak, 18:00etatik aurrera.

Hauek izango dira partidak: 

1- Ana Olaberria - Leire Urretabizkaia

2- Maddi Uria-Jone Garmendia

3- Oier Artola-Jon Ipentza

4- Xabat Ibarguren-Eñaut Larrea

Gerturatzen direnen artean Urretabizkaia II Asegarceko pilotariarekin argazki bat zozkatuko da.

Ikusi hemen jaietako egitaraua.

Erlazionatuak

Hiru egun ezberdin, jaietarako

Erabiltzailearen aurpegia Josu Artutxa Dorronsoro 2017 abu 08 Ikaztegieta

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!