2022 abu 15 Hernialde
Festetako egun handia ospatzen ari dira, gaur, Hernialden, eta urtero bezala, Sagardo Lehiaketa egin dute aurten ere; hogeita bederatzigarren edizioa izan da. Andoaingo Gaztañaga sagardotegiak irabazi du 123,5 punturekin, eta atzetik sailkatu dira Lizeaga (116,5 puntu) eta Izeta (113 puntu). Rezola, Goikoetxea, Eguzkitza eta Petritegi sagardotegiek ere parte hartu dute.