Hernialdeko jaiak 2022

Haur eta gazteak, jolaserako gogoz

Josu Artutxa Dorronsoro 2022ko abuztuaren 14a

Haur eta gazteen eguna ari dira ospatzen Hernialden; herriko gazteek jaurti dute gaur suziria, eta ondoren, haurrekin batera, jolasean aritu dira frontoian.

Haurrak eta gazteak dira gaur protagonistak Hernialdeko Andra Mari festen bigarren egunean. Biharko egun handiaren bezperan, jolas egiteko aukera izan dute goizean; era guztietako jolasetan aritu dira frontoian: eskuak margotuz, xaboi-burbuilak egiten, harearekin...

Une honetan, herri bazkaria egiten ari dira, eta arratsaldean jarraituko du festak, egitarau zabalarekin; pailazoak, bertsolariak edota dantzariak izango dira:

  • 17:30. Potxin eta Patxin pailazoak.
  • 19:00. Bertso saioa: Agin Laburu, Anjel Mari Peñagarikano, Aitor Mendiluze eta Nerea Elustondo. Gai jartzailea: Amaia Agirre.
  • 21:00. Herri afaria.
  • 23:00. Herriko dantzarien eta Alurr dantza taldearen emanaldia.
  • Ondoren. Joxe Mendizabalekin gaupasa.

 

Erlazionatuak

Hernialdeko haurrak, jolasean

Josu Artutxa Dorronsoro 2022 abu 14 Hernialde

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!