Hernialdeko jaiak 2022

Gaztañaga sagardotegiak irabazi du Hernialdeko XXIX. Sagardo Lehiaketa

Josu Artutxa Dorronsoro 2022ko abuztuaren 15a

Festetako egun handia ospatzen ari dira, gaur, Hernialden, eta urtero bezala, Sagardo Lehiaketa egin dute aurten ere; hogeita bederatzigarren edizioa izan da. Andoaingo Gaztañaga sagardotegiak irabazi du 123,5 punturekin, eta atzetik sailkatu dira Lizeaga (116,5 puntu) eta Izeta (113 puntu). Rezola, Goikoetxea, Eguzkitza eta Petritegi sagardotegiek ere parte hartu dute.

Sagardo dastaketan ez ezik, egunean zehar ere izango da festa giroaz gozatzeko aukera. Hona hemen arratsalderako prestatu duten egitaraua:

  • 18:00. Herri kirolak, Hernialde eta Alkizaren arteko erronka.
  • 20:30. Zahagi ardoa.
  • Jarraian. Muxutruk taldearekin dantzaldia.
  • Festei amaiera emateko traka nagusia.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!