Hernialdeko jaiak 2022

Festarako prest da

Irati Saizar Artola 2022ko abuztuaren 12a

Abuztuaren 13tik 15era ospatuko dituzte festak Hernialden; Andra Mari egunean, azken egunean, Hernialdeko eta Alkizako herritarren arteko erronka izango da ikusgai.

Andra Mari jaiak ospatzen dituzte Hernialden, eta aurten ere egin diete lekua abuztuko egutegian. Abuztuaren 13an, eguerdiko kanpaiekin batera lehertuko da suziria jubilatuen eskutik, eta hiru egunez festan ibiltzeko moduan izango dira.

Jubilatuen eguna izango dute lehena, eta toka txapelketaren ostean bazkaltzeko elkartuko dira. Ondoren, lehia pixka bat sortu asmoz, bingoa izango dute.

Hurrengo egunean, haur eta gazteen txanda izango da. Berriro ere txupinazoa botako dute, baina oraingoan gazteak izango dira suziria pizteaz arduratuko direnak, beraien egunari ongietorria emateko. Helduagoak direnentzat ere hitzordu aparta antolatu dute egun horretarako. Punta-puntako lau bertsolari arituko dira saioa eskaintzen: Agin Laburu, Anjel Mari Peñagarikano, Aitor Mendiluze eta Nerea Elustondo. Amaia Agirrek jarritako gaiei erantzun beharko diete.

Andra Mari egunean, eguerdian, 29. Sagardo txapelketa egingo dute, eta arratsaldea, Hernialde eta Alkizaren arteko erronkaz gozatzeko aukera izango da. Ea nork irabazten duen.

Erlazionatuak

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!