mai 04 Berrobi
Hamaika esatekoTolosaldeko beste hainbat herritan bezala, Berrobin paper fabrika asko zeuden 50-60. hamarkadetan. Sektorearen garai gorena bizi zuten. Emakume asko izan ziren horietan lan egiten zutenak; tartean, Ramonita Aierbe Arza, Maitere Oianluze Argaia, Milagros Tolosa Armendariz eta Mertxe Belaunzaran Armendariz. Garai hartako bizipenak partekatu dituzte.