Kaxiano, maitasun loreak zuretzako

Josu Artutxa Dorronsoro 2022ko azaroaren 22a

Kaxianoren bizitzari buruz eta soinu jotzailearen bitxikeriez aritu dira hizketan Jexux Mari Esnaola soinu jotzailea, Mikel Ibarguren Kaxianoren semea eta Maritxu Zinkunegi eta Malentxo Arrospide herritarrak.

Kaxiano Ibarguren 1932an jaio zen, Antzuolan. Lizartzan pasa zituen urte gehienak; horregatik, Lizartzako itsua deitzen zioten.

17 urte zituela gelditu zen itsu, istripu baten ondorioz. Gero, brailea eta solfeoa ikasi zituen, eta 18 urterekin plazarik plaza hasi zen ,soinuarekin. «Zoritxarrak zortea ekarri zidan», esaten zuen.

30 urtez Gipuzkoako eta Nafarroako plaza askotan jo ondoren, 1986an, 54 urterekin, kaleratuzuen lehen diskoa: 'Itsasontzi baten'. 10 urtetan zazpi disko argitaratu zituen, doinu eta letra propioekin.

Goizaldean izaten zuen sormena emankor: «Goizeko laurak aldera egoten naiz neure onenean kantuak sortzeari dagokionez», esaten zuen. Guztira, 60 abesti baino gehiago erregistratu zituen.

Interpretaziorako modu bereizgarria zuen Kaxianok: kantu alaiak eta erritmo bizkorrekoak tonu minorrean jotzen zituen, eta tristeak eta mantsoak tonu maiorrean.

Gaur egun, Spotify plataforman, hileko 5.000 entzule baino gehiago ditu Kaxianok eta 'Zorionak' kantua 540.000 aldiz erreproduzitua izan da.

2002ko urtarrilaren 29an hil zen, Azpeitian San Jose egunerako omenaldia prestatzen ari zitzaizkiola. Kaxianoren umorea eta adimena azpimarratu zituzten haren ezagun eta lagunek haren heriotzan.

Erlazionatuak

Lizartza eta Kaxiano

Iñigo Terradillos 2022 aza 03 Lizartza

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!