Tanta txartelak salgai Anoetan

Ataria 2020ko uztailaren 20a

Euskal Herriko ikastolen aldeko  zozketarako Tanta txartelak eskuragarri daude Anoetako taberna eta komertzioetan. 

Proiektu pedagogikoak aurrera eramateko premiazko bultzada ekonomikoa jasotzeko, jaiaren egunean edo urtean zehar diru sarrerak lortzeko zenbait ekintza antolatzen ditu Ikastolen Elkarteak: arropa salmentak, txosnak edo kultur eta kirol ikuskizunak, esaterako. Zozketak ere baliabide garrantzitsuak dira ikastolentzat. Jai bakoitzak berea antolatzen du eta orain arte hainbat sari banatu izan dituzte. Aurten, ordea, zozketa horiek egin ordez, elkartasun txartelak egitea erabaki dute eta horretarako sortu dute Tanta.

Bost euroren truke eskuratu ahal izango da txartel bakoitza eta, trukean, parte hartzaileek 60.000 euroko zozketan parte hartuko dute. Zozketa urriaren 21ean izango  da. Aurten, Villabonako Zubimusu ikastolak antolatu du Kilometroak jaia eta egun hauetan Anoetako taberna eta saltokietan jarriko dituzte salgai Tanta txartelak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!