Auzoetako festak

Betizua eta lagunartea, larunbat perfektu baterako

Itzea Urkizu Arsuaga 2014ko uztailaren 5a

Betizu jatea dute, gaur, urteroko moduan, Amezketako Ugarte auzoan.

Ez da gauza handiegirik behar izaten jai egunak gozatzeko: ugartetarrei begiratu besterik ez dago, bestela. Urteroko moduan, Betizu jatea dute gaur, auzoko frontoian, eta frontoiaren gerizpean bazkaloste ederra igaroko dute lagunartean. 

Barte piztua zuten jada sua, betizua behar bezala erre eta dastatu ahal izateko; gaur eguerdian, horrela, usain ederra zerion frontoiko sukaldarien lanari. Horren erakusgarri izan da otorduaren arrakasta, 100 pertsona inguru elkartu baitira hitzordurako. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!