Gazteen aurkako epaiketa

Irati Mujika espetxean egongo da epaitu bitarte

Ataria 2014ko urtarrilaren 16a

Irati Mujika Amezketako azokan pasa den azaroan
Gazte independentisten aurkako auzian poliziaren perituak ari dira deklaratzen gaur, eta bertan, epaileak Amezketako Irati Mujika aparte epaituko dutela erabaki du. Auzitegi Nazionalean epaituko dute eta bitartean espetxean edukiko dute

Gaur Auzitegi Nazionalera eraman dute Irati Mujika, baina epaimahaiak aparte epaitzea erabaki du, nahiz eta oraindik ez duten datarik zehaztu. Bien bitartean, espetxean edukiko dute.

Amezketarra ostegunean atxilotu zuten Aramaion. Gazte independentisten aurkako auzian prozesatuta dago baina urrian hasi zen epaiketan ez aurkeztea erabaki zuen, Goizane Pinedo, Unai Ruiz eta Idoya Iragorrirekin batera.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!