KMK 2020ko logoa eta leloa zabaltzeko deia

Ataria 2020ko urtarrilaren 8a

Zubimusu ikastolak erronka jaurti du eta onartzen dutenek bi aukera izango dituzte, arropa eta osagarriak soinean dituzte argazkiak atereaz, edo leloa esanez bideo bat grabatuz.

2020ko Kilometroak-en leloa Korri, punpa, ttak da. Lelo hori bera eta horri lagunduz osatu duten logoa zabaltzeko asmotan, erronka onartzen dutenek bi aukera izango dituzte. Dauden tokian daudela Kilometroak-eko arropa edo osagarriak soinean dituztela argazkiak ateratzea; Korri, punpa, ttak esanez bideo bat grabatzea, pilota jaurtitzen ariko balira bezala.

Erronka onartu eta argazkiak zein bideoak egiten dituztenek sare sozialetan zabaldu behar dituzte, #KMKIbiltaria eta #KorriPunpaTtak traolak erabiliz eta @Kilometroak aipatuz. Nahi dutenez, komunikazioa@kilometroak.eus helbidera ere bidali ditzakete irudiak, eta Kilometroak-en arduradunek Kilometroak-en sare sozialetan zabalduko dituzte.

Hurrengo asteetan Pauxak bezala hegalak zabaltzeko deia egin dute Zubimusu ikastolatik: "Gauden tokian gaudela ere, jaurti dezagun pilota han eta hemen, batean eta bestean, Euskal Herrian zein munduko edozein txokotan".

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!