Kilometroak 2020 aurkezteko ekitaldiko sarrerak salgai dira

Ataria 2019ko azaroaren 14a

Bihar, 19:00etan egingo da ekitaldia Olaederra kiroldegian eta edukiera mugatua izango da legeak horretara behartzen duelako. Bi urtetik gorakoek sarrera erosi beharko dute 2 euroan eta gaur da eskuratzeko azken eguna. Ikastolan, Amasako Iturri-goxon, Villabonako Xikerren eta Amasa kafetegian eta Zizurkilgo Ogi zurin eta Iriarte jatetxean eskuratu ahal izango dira.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!