10:00-14:00. Bigarren eskuko onjektuen salmenta. 10:00-14:00. Bigarren eskuko merkatua. 11:30-13:30. Artisau papera egiteko tailerra.
'Euskararen etorkizuna jokoan!!' giza mosaiko erraldoia osatzeko argazki kolektiboa.
11:00. Gaztetxoek antolatutako pintxo lehiaketa. 15:00. Berrobiko XXXIII. Ion Ander Izagirre frontenis txapelketako finalak. 20:30. Sanandresetako herri afaria Iriarten. 23:45. Andoni Ollokiegi gaztetxean.
'No toquen mis manos'. Valeria Guglietti (Argentina/Katalunia). 4 urtetik aurrera. 45 minutu. Itzalak. Ikuskizun honetan, itzal txinatarrek zinema mutuarekin, txotxongiloarekin, komikiarekin eta musikarekin egiten dute topo graziaz betetako istorioak sortzeko, eta era guztietako publikoa liluratzeko. Gizakia bere itzalarekin bizi izan da betidanik. Bere eskuekin hasi zen jolasean, forma iragankorrak marraztuz.
12:00. Hitzaldia. Gimnasioak eta antifaxismoa. Alondegia plazan. 17:00. Kirol ikuskizuna, Uzturpe frontoian. Ondoren. DJ Bizirik eta Ostikoka. 22:30. Kontzertuak Lepue Zapaldu eta Iltze taldeen kontzertua, Ezpalan. 00:30. DJ Watsu B2B eta Eneko Zubiria.
17:30. Nutrizioa perimenopausian eta menopausian formazio tailerra Urepele elkartean. Ikasitakoa praktikan jartzea, eta egunerokotasunerako plater errazak sortzea.
Bi saio: 13:00 eta 16:00. 'Escapar'. Le poisson solible (Frantzia). 6 urtetik aurrerakoentzat. 20 minutu. Hitzik gabea. Paper-txotxongiloak. Goizeko 2:35ean, ohean, batak eta besteak orrialde batzuk pasatzen dituzte. Ohean, lo hartzeraino ari dira otatzen. Échappée egunerokoaren parabola bat da, itsas ihintzak blaitutako gaueko ihesaldi bat. Edredoi azpian ekaitza? Ohea intimotasunaren antzerkia da aldi berean, absurdoaren ringa, eta izara azpian abentura batean murgiltzera gonbidatzen gaitu.
13:00. 'Herri bat-hizki bat'. Tolosaldeko 28 herrien artean 'Euskararen etorkizuna jokoan!!' esaldia islatzen duen mosaikoa osatuko dute. Asteasuarrek 'R' hizkia egingo dute. 14:00. Kantu bazkaria. Ez da mahai-inguru hoberik; lagunartea, kantua eta euskara, Santamaña elkartean.
Berrobiko XXXIII. Ion Ander Izagirre frontenis. Frontenis Txiki IV. gaztetxoentzat torneoa. Finala.
'Euskararen etorkizuna jokoan!!' giza mosaiko erraldoia osatzeko argazki kolektiboa.
'Euskararen etorkizuna jokoan!!' giza mosaiko erraldoia osatzeko argazki kolektiboa.
'Origen'. Arrels de bosc (Katalunia). Familia guztiari zuzenduta. 45 minutu. Gaztelaniaz. Objektuak. Nor gara? Nondik gatoz? Nora goaz? Hauek dira existitzen denetik gizadiak egiten dituen galdera existentzialetako batzuk. Origen objektuen antzerkiko proposamen n bat da, eta galdera horien erantzunak aurkitu nahi ditu hiru emakumeren, familia bateko hiru belaunaldiren iruditeriaren bidez.
17:30. Merienda. 18:00. Amesgilek ipuina kontatuko du udaletxeko areto nagusian. Eta frontoian umeentzako mahai jolasak izango dira 19:30. Sagardo dastaketa.
19:00. Firulete taldearen 'Basoa' txotxongilo emanaldia. Elordin. 20:00. Talo afaria eta barrikotea, frontoian.
'Entrañas'. El patio. 45 minutu. Helduak. Gaztelaniaz. Objektuak. Nora doaz gure gorputzak desagertzen direnean? Zer gara? El Patio Teatro giza gorputzean barrena sartzen da, objektuen antzerkiaren eta narrazioaren bidez barnean daramagun hori zer den azaltzen saiatzeko. Anatomiako ikasbide xume batean, galderak pilatu egiten dira, giza gorputzaren zenbait misterio argitzeko.
Intujai espazioaren urteurrena. Urtzi Gorostisaga, Beñat Zubizarreta eta May Gorostiaga.
III. Argazki Lehiaketa. Eskulanak. Helduak (14 urtetik gorakoak) eta gazteak (14 urtetik beherakoak).
Ondarearen Europako Jardunaldien barruan, erakusketa birtuala. 'Ondare industrialaren eraikuntza: mapak eta planoak'. Gipuzkoako dokumentu historikoetan ilustratutako eta irudikatuta fabriken, proiektuen eta makinen planoak eta mapak erakutsiko dira erakusketa birtual baten bidez.
Gelede tradizioa Ketu eskualdean sortu zen, Beningo Errepublikan, XVIII. mendearen amaieran, eta ondoren Gineako Golkoaren eskualde osora zabaldu zen. Jarduera hori nekazaritza-ziklo bakoitzaren hasieran egiten den urteko jaialdiarekin oso lotuta dago, baina garai berezietan ere egiten da, hala nola uztaren ondoren, lehorteetan, epidemietan edo komunitateko ekitaldi esanguratsuetan. Maskarak buru gainean eramaten dira kasko bat bezala, burezurra estaliz baina aurpegia libre utziz. Maskararen goiko aldeak eszena konplexuak ditu, bere eguneroko bizitza kontatzen dutenak, giza irudiak, animaliak eta elementu sinbolikoak barne.
Amezketako argazkien hirugarren erakusketa. 'Talaiak eta pilotariak'.
Carmen Mateo Orusen akuarelak eta Silvia Mateo Orusen olerkiak.
Bambalina teatre practicable. 'Txotxongilo kontzientea'. Lau hamarkadatik gorako ibilbidean zehar, Valentziako Bambalina Teatre Pracicable konpainiak proposamen eszeniko interdiziplinarra garatu du, txotxongilo eta objektuen erabileratik abiatuta, eta erakusketan haietaz gozatu ahal izango dugu. Bambalinak, arte eszenikoetan txotxongiloa legitimatzeaz gain, publikoa bere adinaren arabera bereizten duten konbentzioak desitxuratu nahi ditu, entzule guztiak maisuki elkartzen dituzten obrak aurkeztuz.
5 saio: 11:00, 11:40, 12:20, 13:00 eta 13:40. 'El arbol de la calle'. Arrels de bosc (Katalunia). 11 urtetik aurrera. 20 minutu. Gaztelaniaz. Objektuak. Ikuskizun hau zortzi ikusleri eskainitako bidaia intimo bat da, objektuen antzerkiaren eta parte hartzeko instalazioaren bidez, publikoa funtsezkoa bilatzera eta haren barruan sakontzera eramaten duena. Motibazioa: naturara itzultzeko bi- dea, geure baitara itzultzeko bidea, ezagutzea.
'Bai bakarrik da bai. Amaitu dezagun sexu-indarkeriarekin', Amnesty Internationalen erakusketa. Arratsaldez ikusi nahi izatekotan, 675 71 32 51 telefono zenbakira deitu behar da.
Juremaren Pelofuegoren 'Itzulera ezkutuaren esnatzea' erakusketa. Berrogei artelan inguru biltzen ditu, zeramikaz egindako eskulturak eta olio zein akriliko pinturak tartean. Azken urteetako lanaren emaitza dira, eta bereziki nabarmentzen dira tamaina handiko margolanak eta izaera antropomorfikoa duten eskulturak, karga sinboliko eta emozional handikoak.