09:00. Gure Eskuk antolatutako mendi irteera, Olaederra kiroldegitik. Haurrentzat ginkana ibilbidean zehar. 12:30. Hamaiketakoa, Berdura plazan.
Oinarrizko erlezaintza ikastaroa, Balerdiko Erleak proiektuko Mattin Jauregi Etxeberriarekin. Maiatzak 15, 17, 22 eta 24. Euskaraz. 96 euro. 16:00-18:00. Ostegunak. 09:00-14:00. Larunbatak.
Euskaraldiaren amaiera festa 10:00-14:00. Gune irekia; Zergatik bizi Ikaztegietan? saio irekia Geuretik Sortuak proiektuaren barruan etorri den sortzailearekin, Peru Calabzak gidatuta. Erabilera anitzeko aretoan. 11:00-13:00. Treba nerabeak; 12-16 urte bitarteko gazteentzat tailerra Zer izan nahiko nuke etorkizunari? galderari erantzunez. Powering Education-ek dinamizatuta. Liburutegian 14:00. Bertso paella. Paella valentziarra euskal produktuekin. Txartelak ostatuan 20 euroren truke (erosteko azken eguna maiatzak 18). Bertsolari ezagunak eta haur eskolako bertsolaritza ikasleak ariko dira kantuan. Plazan.
'Hernio mendiaren magalean bizi diren animalien arrastoen atzetik' ibilaldi gidatua, Nerea Ixmunakeren eskutik.
EKE ikasturte amaierako jaia. Puzgarriak, tonbola, jolasak, musika eta Zapotxin pailazoa.
Udaberri Festa Euskaraldiarekin. 11:00: Ume jolasak, herriko plazan. 12:30: Dantza ikuskizuna, herriko plazan; Gazteluko dantza taldea Alurr dantza taldearekin. 14:30: Parrilla jatea, herriko plazan (izen ematea maiatzaren 20ra arte, udaletxean. Helduek 15 euro eta gazteek 10 euro) 17:00. Kontzertua, herriko plazan: Ahantzi taldea. 19:30: Bea Egizabalen 'Magma mia' bakarrizketa, Erroizpe elkartean.
'Zer izan nahi nuke etorkizunean?' hitzaldia. 12-16 urte bitarteko gazteei zuzendurik. Doakoa. Powering Education-en eskutik.
'Ezagutu Hernio mendiaren magalean bizi diren animaliak'. Arrastoak segiz ibilbide gidatua. Nerea Ixumanek gidatuta.
Gure Eskuk argazki erraldoia aterako du Zerkausiko terrazan. 'Herri libre bat. Euskal Herriak erabaki'.
Gipuzkoako Pasaka Txapelketa 2025. Zizurkilgo Zimiterio Saria. Finala. Urbieta II-UrbietaIII (Behar Zana-Txost) vs. Urbieta IV-Urbieta I (Txost-Behar Zana).
14:00. Herri bazkaria Larrea Catering-en eskutik. Euskaraldia Hika ekimenean parte hartzeko aukera. 17:00. Umeentzako jolasak. 18:00. Talde jolasak eta Burrunbazale txaranga. Afalorduan. Iparra Beer-en eskutik euskal garagardoa eta hanburgesak. 22:30. Kilimak. Ondoren. DJ Txekor.
18:00. Karparen irekiera. 19:30. Umore ikuskizuna. Manex Astigarraga eta Ander Malbadi. 20:30. Itzal erromeria. 00:30. Gaztetxean, DJ Mali.
Tolosako Musika Bandaren Udaberriko kontzertua. Zenbait obra interpretatuko ditu bandak, hala nola, Bon Jovi eta Eric Clapton musikarien kantuak edo 'Altxorraren uhartea' pelikularen soinu banda. Gonbidatu berezia izan du kontzertuak, Iñigo Irurzun klarinete jotzaileak baxu elektrikoa joko du.
19:00. Trikipoteoa eta albokarien saioa plazan. 22:30. Kantaldia: Gwilym Bowen, Zabala sagardotegian.
Inaxio Begiristainen omenezko amateur antzerki topaketak. Oinarria. Intxurre antzerki taldeak antolatuta. Helduen antzerkia, Hemen ez du inork ordaintzen (Arrasate).
Arte familia bat: Girovago e Rondella. 'Sormena, askatasuna'.
'Ipuskoa, izanetik izena. 1025-2025' arte erakusketa kolektiboa. Aurten, 1025eko dohaintzaren dokumentu historikoan «Gipuzkoa» hitza lehen aldiz idatziz aipatu zenetik mila urte bete dira. Eskuizkribu honek «Ipuscua» hitza jasotzen du lehen aldiz, gure lurraldearen identitatean funtsezko mugarri bat ezarriz. Erakusketak hainbat diziplinatako hamabost artista biltzen ditu, une historikoa eta gertaera hau gertatu zen tokia interpretatu dutenak. Elena Arrese komisario eta artista plastiko gipuzkoarraren zuzendaritzapean, proiektuak ondare kultural honen garrantzia artearen hizkuntza unibertsalaren bidez transmititzea du helburu. Hauek dira parte hartu duten artistak: Koldobika Jauregi, Elena Cajaraville, Elena Arrese, Iñaki M. Ruiz de Egino, Julia Otxoa, Ricardo Ugarte, Ramon Ruiz Cabestany, Pablo Zuriarrain, Iker Valle, Nisa Goiburu, Uxue Lasa, Angel Navas, Natalia Cambronero Nieto, Maria Jesus Cueto eta Antton Mendizabal. Larunbatetan eta igandeetan: 11:00etatik 13:00era eta 17:00etatik 20:00etara.
'Google argazkiak. Antolatu hodeian zure argazki guztiak'. 4 ordu. Gaztelaniaz.
Komisario lana Xabier Agirrek egin du. Jatorrizko agiriak, argazki eta kartel-bilduma zabala, liburuxka eta eskuorriak, diplomak, kontrol fitxak, opariak, bideoak eta bestelako elementuak ikusi ahal izango dira.
'Bizitza efimeroa' bizitza efimeroa. Koldoika Jauregi, Jose Ramon Anda, Pablo Zuriarrain, Natalia Cambronero Nieto, Eduardo Arresygor, Juan Chillida Ameztoy, Eider Baile, Angel Navas Goena, Elena Cajaraville, Gerezi Jauregi, Barbara Stammel, Mikel Lertxundi, Xabier Artola Zubillaga, Detritus, Virginia Bosch Urdanibia, Keixeta, Jose Luis Longaron, Iñaki Epelde, Uxue Lasa Ameztoy, Iñaki Ruiz de Egino, Pablo Juarros, Isabel Azkarate Morena eta Jose Luis Zumeta.
'Eskolumeak eta familiak'. Argazki zaharren bigarren bilduma.
May Colmenero margolari tolosarraren Aquella niña que comenzo a pintar (Margotzen hasi zen neska hura) margolan bilduma Hiru tabernan. Bere seme David Colomo 'Pajarillo'-k, musikaz girotuko du inaugurazio ekitaldia, lehen egunean (maiatzak 14), 19:00etan. Erakusketa ekainaren 24a bitarte egongo da ikusgai, tabernaren ordutegi berean, hau da, asteazkenetik igandera, astegunetan 17:30etik aurrera, eta asteburuetan 12:00etatik aurrera.