'Pausoka, adinak ez du inporta'. Bidegorrian ibiltzera.
Jabetze Eskola. 'Sesión informativa sobre extranjería'. Tolosaldea Garatzeneko Migrazio eta Aniztasun sailarekin elkarlanean. SOS Arrazakeriak elkarteko abokatu batekin. Gaztelaniaz. Dohainik. Aldez aurretik izena emana beharra dago.
60 urtetik gorako herritarrentzat musika saio irekia. Memoria, arreta, ulermena, enpatia landuko dituzte musika lagun dutelarik.
Du Jade. Aniztasun Kulturalaren Nazioarteko Egunari eta Afrikako Nazioarteko Egunari lotuta. Sarrera doan.
19:00. Euskal presoen eskubideen aldeko elkarretaratzea, plazan. 19:30. Pintxopotea herrian zehar.
20:00. Sarek deitutako kontzentrazioa. 20:30. Barrikotea herriko musikariek alaituta. Ondoren. Karaokea.
Don Inorrez | Musika 2025eko urtarrilean plazaratuko den Aztia lan berriaren aurkezpena. Kontzertu dramatizatua izango da lan berria, eta horretarako, Imanol Ubedak eta Karlos Arancegui tolosarrek ahots, gitarra eta perkusioak zutikako formatura eramango dituzte. Oier Guillanek dramatizatuko du antzerki bakarrizketa ahotsez, eta proiektura butoh dantza ekarriko duen aktorea batuko zaie,Ainhoa Alberdi, besteek kantatutakoa gorpuzteko asmoz.
Arte familia bat: Girovago e Rondella. 'Sormena, askatasuna'.
'Ipuskoa, izanetik izena. 1025-2025' arte erakusketa kolektiboa. Aurten, 1025eko dohaintzaren dokumentu historikoan «Gipuzkoa» hitza lehen aldiz idatziz aipatu zenetik mila urte bete dira. Eskuizkribu honek «Ipuscua» hitza jasotzen du lehen aldiz, gure lurraldearen identitatean funtsezko mugarri bat ezarriz. Erakusketak hainbat diziplinatako hamabost artista biltzen ditu, une historikoa eta gertaera hau gertatu zen tokia interpretatu dutenak. Elena Arrese komisario eta artista plastiko gipuzkoarraren zuzendaritzapean, proiektuak ondare kultural honen garrantzia artearen hizkuntza unibertsalaren bidez transmititzea du helburu. Hauek dira parte hartu duten artistak: Koldobika Jauregi, Elena Cajaraville, Elena Arrese, Iñaki M. Ruiz de Egino, Julia Otxoa, Ricardo Ugarte, Ramon Ruiz Cabestany, Pablo Zuriarrain, Iker Valle, Nisa Goiburu, Uxue Lasa, Angel Navas, Natalia Cambronero Nieto, Maria Jesus Cueto eta Antton Mendizabal. Larunbatetan eta igandeetan: 11:00etatik 13:00era eta 17:00etatik 20:00etara.
'LibreOffice Writer. Zure testu dokumentuak sortu'. 8 ordu. Gaztelaniaz.
Komisario lana Xabier Agirrek egin du. Jatorrizko agiriak, argazki eta kartel-bilduma zabala, liburuxka eta eskuorriak, diplomak, kontrol fitxak, opariak, bideoak eta bestelako elementuak ikusi ahal izango dira.
'Bizitza efimeroa' bizitza efimeroa. Koldoika Jauregi, Jose Ramon Anda, Pablo Zuriarrain, Natalia Cambronero Nieto, Eduardo Arresygor, Juan Chillida Ameztoy, Eider Baile, Angel Navas Goena, Elena Cajaraville, Gerezi Jauregi, Barbara Stammel, Mikel Lertxundi, Xabier Artola Zubillaga, Detritus, Virginia Bosch Urdanibia, Keixeta, Jose Luis Longaron, Iñaki Epelde, Uxue Lasa Ameztoy, Iñaki Ruiz de Egino, Pablo Juarros, Isabel Azkarate Morena eta Jose Luis Zumeta.
'Eskolumeak eta familiak'. Argazki zaharren bigarren bilduma.
May Colmenero margolari tolosarraren Aquella niña que comenzo a pintar (Margotzen hasi zen neska hura) margolan bilduma Hiru tabernan. Bere seme David Colomo 'Pajarillo'-k, musikaz girotuko du inaugurazio ekitaldia, lehen egunean (maiatzak 14), 19:00etan. Erakusketa ekainaren 24a bitarte egongo da ikusgai, tabernaren ordutegi berean, hau da, asteazkenetik igandera, astegunetan 17:30etik aurrera, eta asteburuetan 12:00etatik aurrera.