Iñaki Pakeari eskertza omenaldia. 07:15. Bizikleta buelta luzea (110 km), Tolosaldea LHIItik. 09:00. Bizikleta buelta motza (40 km), Tolosaldea LHIItik. Oinezkoekin Larramendin elkartu eta helmuga eta omenaldia izango dira. 12:00. Tolosaldea LHIIra helmuga, bi taldeak elkarrekin. 12:15. Omenaldiaren hasiera. 13:15. Ekitaldi amaiera eta mokadutxoa.
Bizikletaren bigarren eskuko azoka, Gurpilguneak antolatuta.
Zazpi mintegik parte hartuko dute, eta, horrez gain, Gipuzkoako Erlezain Elkartearen eskutik, erakusketa, hazi-bonbak egiteko tailer bat eta dastaketa ere izango dira. 09:00-14:00. Erlezaintzako materialaren erakusketa eta azalpenak. 11:30-12:30. Haurrentzako tailerra: hazi-bonbak. 12:45. Mahala jogurtaren dastaketa, eztiarekin eta polenarekin.
09:00. Urritzondo pilotalekuko hormak margotu eta baserrietako seinaleak berrituko dira. Plazan. 20:30. Eltxoak elkartean, barrikotea.
Argazkilaritza ikastaroa. Argazkilaritzaren ezagutza eta errebelatua (negatiboa eta positiboa).
11:00. Bete ditzagun zubiak euskaraz ekimena, Zazpizubietan: ekitaldia eta hamaiketakoa. 10:00. Oinez joatekoa, plazan, Urtoraino kotxez. 10:15. Bizikletaz, plazan.
Euskadiko Halterofilia Txapelketa Nagusia. 10:00-13:30. Goizeko saioa. 15:00-20:00. Arratsaldeko saioa.
10:00. Nordic walking, Oria ibaia taldearekin, tailerra eta irteera. 17:00. Kirolen txokoak, parke berrian, Gure Plaza Txo!-koekin.
10:30-12:30. Elduaingo fauna, flora eta geografia ezagutzeko ibilbide interpretatua. Ane Garai Aginagalde geografa eta Itsaso Andueza Fernandez, Aranzadi Zientzia Elkarteko Botanika saileko kidearekin. Ondoren. Euskaraldiko txapa banaketa.
Lladórekin senidetzea. Harrera instituzionala eta Ezkeltzura irteera. Herri bazkaria, Zimiterioan.
'Oinkari, 50 urte dantzan'. 'Lorezainen konpartsa'. 11:00. Konpartsa herrikoiaren irteera Txermingo ikastolatik. 14:30. Bazkari herrikoia, Txermingo ikastola azpian. 17:30. Irteera, Txermingo ikastolatik. 18:00. Konpartsa herrikoiaren emanaldia, Errebote plazan.
11:30-12:15. 50. urteurreneko dokumentalaren estreinaldia. 13:00. Lizartzako inauterietako dantzen emanaldia Otsolar dantza taldearen eskutik. Jarraian. Talai dantza eta kalejira. 14:30. Herri bazkaria Larrunarri pilotalekuan. Ondoren. Trikitilariak, erromeria. 20:30. Zahagi-sagardoa.
XV. Biatloia, Pedro Mari Otaño plazan, Zek elkartearen eskutik. 2 urtetik 12 urtera arteko haur eta gaztetxoek parte hartu ahal izango dute.
'Kuadrilen saltsak'. 12-16 urte bitarteko gazteei zuzendurik. Doakoa. Beñat Benitezekin.
Adrià Salas La Pegatinako abeslaria 3 tabernan izango da Corazón de Maguey bere bakarkako azken lana erakusten.
Anoeta-Echraifia senidetze ekitaldia. 18:30. Harrera instituzionala, udaletxean. Ondoren. Plazan, haiman te sahararra eta henna, informazio gunea eta musika sahararra.
Nestor Basterretxea eta Altzoko Handia opera. Nestor Basterretxearen jaiotzaren mendeurrena omentzeko erakusketa, Altzoko Erraldoian egindako lanari arreta berezia eskainiz. Piezak Jon Ander Basterretxeak eta Idoia Seijok eraiki zituzten, Hondarribian kokatutako Taller Menina tailerrean.
Arte familia bat: Girovago e Rondella. 'Sormena, askatasuna'.
'Zientzia kalean' erakusketa. Egunerakoan erabiltzen edo kontsumitzen ditugun produktuen atzean dagoen zientzia azaltzen duen erakusketa antolatu dute Abaltzisketan bertako udalak eta Euskal Herriko Unibetsitareko Kultura Zientifikoko Katedrak.
'Smartphoneak eta tabletak. Zure Android gailua erabiltzen ikasi'. 14 ordu. Gaztelaniaz.
'Ipuskoa, izanetik izena. 1025-2025' arte erakusketa kolektiboa. Aurten, 1025eko dohaintzaren dokumentu historikoan «Gipuzkoa» hitza lehen aldiz idatziz aipatu zenetik mila urte bete dira. Eskuizkribu honek «Ipuscua» hitza jasotzen du lehen aldiz, gure lurraldearen identitatean funtsezko mugarri bat ezarriz. Erakusketak hainbat diziplinatako hamabost artista biltzen ditu, une historikoa eta gertaera hau gertatu zen tokia interpretatu dutenak. Elena Arrese komisario eta artista plastiko gipuzkoarraren zuzendaritzapean, proiektuak ondare kultural honen garrantzia artearen hizkuntza unibertsalaren bidez transmititzea du helburu. Hauek dira parte hartu duten artistak: Koldobika Jauregi, Elena Cajaraville, Elena Arrese, Iñaki M. Ruiz de Egino, Julia Otxoa, Ricardo Ugarte, Ramon Ruiz Cabestany, Pablo Zuriarrain, Iker Valle, Nisa Goiburu, Uxue Lasa, Angel Navas, Natalia Cambronero Nieto, Maria Jesus Cueto eta Antton Mendizabal. Larunbatetan eta igandeetan: 11:00etatik 13:00era eta 17:00etatik 20:00etara.
'Oinarrizko interneta. nabigatzen eta posta elektronikoak bidaltzen ikasi'. 20 ordu. Gaztelaniaz.
'Bizitza efimeroa' bizitza efimeroa. Koldoika Jauregi, Jose Ramon Anda, Pablo Zuriarrain, Natalia Cambronero Nieto, Eduardo Arresygor, Juan Chillida Ameztoy, Eider Baile, Angel Navas Goena, Elena Cajaraville, Gerezi Jauregi, Barbara Stammel, Mikel Lertxundi, Xabier Artola Zubillaga, Detritus, Virginia Bosch Urdanibia, Keixeta, Jose Luis Longaron, Iñaki Epelde, Uxue Lasa Ameztoy, Iñaki Ruiz de Egino, Pablo Juarros, Isabel Azkarate Morena eta Jose Luis Zumeta.
Komisario lana Xabier Agirrek egin du. Jatorrizko agiriak, argazki eta kartel-bilduma zabala, liburuxka eta eskuorriak, diplomak, kontrol fitxak, opariak, bideoak eta bestelako elementuak ikusi ahal izango dira.
'Eskolumeak eta familiak'. Argazki zaharren bigarren bilduma.