'No toquen mis manos'. Valeria Guglietti (Argentina/Katalunia). 4 urtetik aurrera. 45 minutu. Itzalak. Ikuskizun honetan, itzal txinatarrek zinema mutuarekin, txotxongiloarekin, komikiarekin eta musikarekin egiten dute topo graziaz betetako istorioak sortzeko, eta era guztietako publikoa liluratzeko. Gizakia bere itzalarekin bizi izan da betidanik. Bere eskuekin hasi zen jolasean, forma iragankorrak marraztuz.
Bi saio: 10:30 eta 12:30. 'Pinocho'. Zaches teatro (Italia). 8 urtetik aurrerakoentzat. 60 minutu. Gaztelaniaz. Maskarak eta itzalak. Ametsaren eta errealitatearen arteko muga magikoan, Maitagarri Urdinak, Pinotxo haren abentura eta desbentura iniziatikoetan barrena gidatzen du. Ikuskizun honetan, jatorrizko testuak denborarekin edulkoratu edo galdutako indar hori berreskuratzen du, giro zaharkitu eta higatu xamar batean bildutako hori, darion kutsu gordin eta ironikoa galdu gabe beti.
Sabin Azuaren hitzaldia, 'Ziurgabetasun garaian estrategiak sortzen'; Lehiberri aitortzak eta networking gunea.
'Euskararen etorkizuna jokoan!!' giza mosaiko erraldoia osatzeko argazki kolektiboa.
16:10. Berrobi kantari. Herriko plazan edo aterean (eguraldiaren arabera). Jarraian. Letra eraketa euskararen alde. Berrobin ere euskaraz taldeak antolatuta.
Aurpegiak margotzea, eskulanak, pankarta librea, hegazkin lehiaketa, gaztain jatea...
Arratsaldez. 'Euskararen etorkizuna jokoan!!' giza mosaiko erraldoia osatzeko argazki kolektiboa.
Amen autozainketarako jarduera. Dantza eta antzerki inprobisatuaren bidezko adierazpen emozionalari buruzko tailerra.
5 saio: 17:00, 17:40, 18:20, 19:00 eta 19:40. 'El arbol de la calle'. Arrels de bosc (Katalunia). 11 urtetik aurrera. 20 minutu. Gaztelaniaz. Objektuak. Ikuskizun hau zortzi ikusleri eskainitako bidaia intimo bat da, objektuen antzerkiaren eta parte hartzeko instalazioaren bidez, publikoa funtsezkoa bilatzera eta haren barruan sakontzera eramaten duena. Motibazioa: naturara itzultzeko bi- dea, geure baitara itzultzeko bidea, ezagutzea.
'Euskararen etorkizuna jokoan!!' giza mosaiko erraldoia osatzeko argazki kolektiboa.
'Nuestra migraciones'. Guatemalako Las Poderosas antzerki taldearen eskutik. Doan.
19:00. Sagardo probaketa. 23:30. Arrixku. Ondoren. DJ Naza.
19:00. Mikel Lizarralderen 'Zazpi' dokumentala proiektatuko dute, kultur aretoan. Ondoren. 'Adunako gazte kirolariak' solasaldia Izaro, Joanes, Nahia eta Xuhar-ekin.
Dokumentalaren proiekzioa eta solasaldia Inge Mendioroz Ibañez eta Idoia Garzes Aldazabalekin, dokumentalaren zuzendariak eta gidoilariak.
Arratsaldez. 'Euskararen etorkizuna jokoan!!' giza mosaiko erraldoia osatzeko argazki kolektiboa.
Aizkardi mendi taldearen 41. Mendi Astea. Sari banaketa.
'El testamento'. Zum Zum (Katalunia). 14 urtetik aurrera. 55 minutu. Gaztelaniaz. Objektuak. Bizi-testamentu bital berezi honen irekierarako deituak zaudete. Oroitzapen, sustrai eta identitate unibertsalen testamentura. Landa, auzoa eta altxorraren mapa. Musikalak maite dituen gizon bat desanatuta ari da kantan kristalezko begi batekin. Xumetasunaren eta egiaren aldeko konpromisoa, egia gozagarria, antzerkiaren egia. Oinordetzan jaso nahi duenak salba dezala mundua.
'Testamentua, lau eskutara egindako sorkuntza' solasaldia. Jokin Oregik, Juliaan Saaenz-Loopezek, Izaskun Fernaandezek eta Ramon Molinsek zuzendari eta dramaturgoek, lau ahotsetan kontatuko dute nola jaio zen El testamento. Nola sortu zen ideia, nola hartu zuen forma eta zein izan zen sorkuntza prozesua. Solasaldi lasai bat publikoarekin galderak, ideiak eta jakin-minak partekatzeko.
'Erosketa eta ordainketa segurua Interneten'. 4 ordu. Gaztelaniaz.
III. Argazki Lehiaketa. Eskulanak. Helduak (14 urtetik gorakoak) eta gazteak (14 urtetik beherakoak).
Ondarearen Europako Jardunaldien barruan, erakusketa birtuala. 'Ondare industrialaren eraikuntza: mapak eta planoak'. Gipuzkoako dokumentu historikoetan ilustratutako eta irudikatuta fabriken, proiektuen eta makinen planoak eta mapak erakutsiko dira erakusketa birtual baten bidez.
Gelede tradizioa Ketu eskualdean sortu zen, Beningo Errepublikan, XVIII. mendearen amaieran, eta ondoren Gineako Golkoaren eskualde osora zabaldu zen. Jarduera hori nekazaritza-ziklo bakoitzaren hasieran egiten den urteko jaialdiarekin oso lotuta dago, baina garai berezietan ere egiten da, hala nola uztaren ondoren, lehorteetan, epidemietan edo komunitateko ekitaldi esanguratsuetan. Maskarak buru gainean eramaten dira kasko bat bezala, burezurra estaliz baina aurpegia libre utziz. Maskararen goiko aldeak eszena konplexuak ditu, bere eguneroko bizitza kontatzen dutenak, giza irudiak, animaliak eta elementu sinbolikoak barne.
Amezketako argazkien hirugarren erakusketa. 'Talaiak eta pilotariak'.
Carmen Mateo Orusen akuarelak eta Silvia Mateo Orusen olerkiak.
Bambalina teatre practicable. 'Txotxongilo kontzientea'. Lau hamarkadatik gorako ibilbidean zehar, Valentziako Bambalina Teatre Pracicable konpainiak proposamen eszeniko interdiziplinarra garatu du, txotxongilo eta objektuen erabileratik abiatuta, eta erakusketan haietaz gozatu ahal izango dugu. Bambalinak, arte eszenikoetan txotxongiloa legitimatzeaz gain, publikoa bere adinaren arabera bereizten duten konbentzioak desitxuratu nahi ditu, entzule guztiak maisuki elkartzen dituzten obrak aurkeztuz.
'Bai bakarrik da bai. Amaitu dezagun sexu-indarkeriarekin', Amnesty Internationalen erakusketa. Arratsaldez ikusi nahi izatekotan, 675 71 32 51 telefono zenbakira deitu behar da.
Juremaren Pelofuegoren 'Itzulera ezkutuaren esnatzea' erakusketa. Berrogei artelan inguru biltzen ditu, zeramikaz egindako eskulturak eta olio zein akriliko pinturak tartean. Azken urteetako lanaren emaitza dira, eta bereziki nabarmentzen dira tamaina handiko margolanak eta izaera antropomorfikoa duten eskulturak, karga sinboliko eta emozional handikoak.