Bi saio: 10:30 eta 12:30. 'La forma de las sombras'. Frantziako Tangram Kollektive. 4 urtetik aurrerakoentzat. 35 minutu. Hitzik gabea. Itzalak eta mahai-txotxongiloak. Bi txotxongilolariek umorez eta harrigarriro eramaten gaituzte magiaz blaitutako itzalen unibertso batera. Hemen, dirudienez, sikako legeei burla egin eta zapuztuta geratu dira gure itxaropen guztiak. Eguneroko objektuen itzalak bat-batean beren kasa hasten dira jokatzen, askatasun-dantzari ekinda eta beti imajinatu duten irudi bihurtzen dira. Irudimenari oda bat!
Sormenezko argazkigintza ikuspegi feministatik, Ura Iturralde Larrañagarekin. 8 saio. 14,40 euro.
'Lurralde baten birkonkista: Aralarko ugatzak'. Euskaraz.
Sally Rooney-ren 'Jende normala' liburua aztertuko dute.
Irakurketa saio kolektiboa: indarkeria matxisten irudikatzeak euskal literaturan, Iratxe Retolazarekin.
Aizkardi mendi taldearen 41. Mendi Astea. 'Shukran, bizitzari mila esker'. Maite Zumarraga eta Idoia Rubial.
'Nil'. Minus Mal. 5 urtetik aurrerakoentzat. 45 minutu. Hitzik gabea. Txotxongiloak eta zuzeneko manipulazioa. Kutxa bat irekitzea bezalako ekintza sinple bat ezinezko puzzle bihur daiteke. NIL pertsona bakoitzaren metafora da, bere buruari aurre egiten: bakoitza bere puzzlearekin, bere enigmarekin. Nil eta txotxongilolaria, obsesioaren eta itxaropenaren artean borrokatzen den gidariaren eta gidatuaren arteko harreman lausotuari aurre egiten diote. Bidaia poetiko-musikal honek doitasuna, umorea eta sentsibilitatea, uztartzen ditu.
'Eman lehenengo pausoak argazki ukituan GIMPekin'. 16 ordu. Gaztelaniaz.
III. Argazki Lehiaketa. Eskulanak. Helduak (14 urtetik gorakoak) eta gazteak (14 urtetik beherakoak).
Ondarearen Europako Jardunaldien barruan, erakusketa birtuala. 'Ondare industrialaren eraikuntza: mapak eta planoak'. Gipuzkoako dokumentu historikoetan ilustratutako eta irudikatuta fabriken, proiektuen eta makinen planoak eta mapak erakutsiko dira erakusketa birtual baten bidez.
Gelede tradizioa Ketu eskualdean sortu zen, Beningo Errepublikan, XVIII. mendearen amaieran, eta ondoren Gineako Golkoaren eskualde osora zabaldu zen. Jarduera hori nekazaritza-ziklo bakoitzaren hasieran egiten den urteko jaialdiarekin oso lotuta dago, baina garai berezietan ere egiten da, hala nola uztaren ondoren, lehorteetan, epidemietan edo komunitateko ekitaldi esanguratsuetan. Maskarak buru gainean eramaten dira kasko bat bezala, burezurra estaliz baina aurpegia libre utziz. Maskararen goiko aldeak eszena konplexuak ditu, bere eguneroko bizitza kontatzen dutenak, giza irudiak, animaliak eta elementu sinbolikoak barne.
'Pintto, pintto'. Anita Maravillas. 4 urtetik aurrerakoentzat. 50minutu. Hitzik gabea. keinu-antzerkia eta txotxongiloak. Pintto galdu egin den txakurkume bat da. Pinttok jolastea maite du, baina badirudi norbaitek beldur diola eta ez duela berarekin jolas-tu nahi. Pinttok adiskidetasunaren jokoa zein zoragarria eta zein sinplea den gogorarazten digu.
Amezketako argazkien hirugarren erakusketa. 'Talaiak eta pilotariak'.
Carmen Mateo Orusen akuarelak eta Silvia Mateo Orusen olerkiak.
Bambalina teatre practicable. 'Txotxongilo kontzientea'. Lau hamarkadatik gorako ibilbidean zehar, Valentziako Bambalina Teatre Pracicable konpainiak proposamen eszeniko interdiziplinarra garatu du, txotxongilo eta objektuen erabileratik abiatuta, eta erakusketan haietaz gozatu ahal izango dugu. Bambalinak, arte eszenikoetan txotxongiloa legitimatzeaz gain, publikoa bere adinaren arabera bereizten duten konbentzioak desitxuratu nahi ditu, entzule guztiak maisuki elkartzen dituzten obrak aurkeztuz.
'Bai bakarrik da bai. Amaitu dezagun sexu-indarkeriarekin', Amnesty Internationalen erakusketa. Arratsaldez ikusi nahi izatekotan, 675 71 32 51 telefono zenbakira deitu behar da.
Aizkardi mendi taldearen 41. Mendi Astea. 17. argazki rallyko lanen erakusketa.
Juremaren Pelofuegoren 'Itzulera ezkutuaren esnatzea' erakusketa. Berrogei artelan inguru biltzen ditu, zeramikaz egindako eskulturak eta olio zein akriliko pinturak tartean. Azken urteetako lanaren emaitza dira, eta bereziki nabarmentzen dira tamaina handiko margolanak eta izaera antropomorfikoa duten eskulturak, karga sinboliko eta emozional handikoak.