Nekazal makinariaren IAT azterketa teknikoa. Hitzordua hartzeko: 943 62 63 00.
'Dolua eta galera prozesuak eskola eremuan' Yaiza Ruiz eta Ainara Urdapilletarekin.
Klimaterioari lotutako saioa. Doakoa, baina ezinbestekoa da aldez aurretik izena ematea. 40-60 urteko bitarteko emakumeen aldaketak jorratuko dira. Gune goxo bat sortuko da, sexologia eta ginekologiaren ikuspuntutik gogoeta egiteko. Urriak 7 eta 21 eta azaroak 4 eta 18.
Xilografia tailerra (linolio gainean): sormena eta aldarrikapenak plazara, Oihana Ugarterekin. 10 saio. 18 euro.
"Afrikako 'mendietako erresuma', bizikletaz" hitzaldia, Igone Mariezkurrenarekin.
'Batukada feminista', Amarotz auzo elkartearekin elkarlanean. Formatzaile lanetan Ainara Sarasketa Alberdi. 8 saio. 14,40 euro.
'Asteasu bihar 2040' hausnarketa prozesuaren lehen saioa.
'Eman lehenengo pausoak argazki ukituan GIMPekin'. 16 ordu. Gaztelaniaz.
'LibreOffice Writer. Zure testu dokumentuak sortu'. 8 ordu. Gaztelaniaz.
III. Argazki Lehiaketa. Eskulanak. Helduak (14 urtetik gorakoak) eta gazteak (14 urtetik beherakoak).
Ondarearen Europako Jardunaldien barruan, erakusketa birtuala. 'Ondare industrialaren eraikuntza: mapak eta planoak'. Gipuzkoako dokumentu historikoetan ilustratutako eta irudikatuta fabriken, proiektuen eta makinen planoak eta mapak erakutsiko dira erakusketa birtual baten bidez.
Gelede tradizioa Ketu eskualdean sortu zen, Beningo Errepublikan, XVIII. mendearen amaieran, eta ondoren Gineako Golkoaren eskualde osora zabaldu zen. Jarduera hori nekazaritza-ziklo bakoitzaren hasieran egiten den urteko jaialdiarekin oso lotuta dago, baina garai berezietan ere egiten da, hala nola uztaren ondoren, lehorteetan, epidemietan edo komunitateko ekitaldi esanguratsuetan. Maskarak buru gainean eramaten dira kasko bat bezala, burezurra estaliz baina aurpegia libre utziz. Maskararen goiko aldeak eszena konplexuak ditu, bere eguneroko bizitza kontatzen dutenak, giza irudiak, animaliak eta elementu sinbolikoak barne.
Amezketako argazkien hirugarren erakusketa. 'Talaiak eta pilotariak'.
Bambalina teatre practicable. 'Txotxongilo kontzientea'. Lau hamarkadatik gorako ibilbidean zehar, Valentziako Bambalina Teatre Pracicable konpainiak proposamen eszeniko interdiziplinarra garatu du, txotxongilo eta objektuen erabileratik abiatuta, eta erakusketan haietaz gozatu ahal izango dugu. Bambalinak, arte eszenikoetan txotxongiloa legitimatzeaz gain, publikoa bere adinaren arabera bereizten duten konbentzioak desitxuratu nahi ditu, entzule guztiak maisuki elkartzen dituzten obrak aurkeztuz.
Juremaren Pelofuegoren 'Itzulera ezkutuaren esnatzea' erakusketa. Berrogei artelan inguru biltzen ditu, zeramikaz egindako eskulturak eta olio zein akriliko pinturak tartean. Azken urteetako lanaren emaitza dira, eta bereziki nabarmentzen dira tamaina handiko margolanak eta izaera antropomorfikoa duten eskulturak, karga sinboliko eta emozional handikoak.