09:00-10:00. Izen-ematea Targazki elkartearen lokalean (Emeterio Arrese 2, lehenengo solairua, Gizarte eta Kultur zentroaren eraikina. 13:00-14:00. Argazkiak entregatzea, egoitzan bertan.
Mitarte Bodegara irteera. Bastida herria bisitatuko dute, eta gero, bodega bisitatuko dute eta bertan bazkalduko dute.
Emaginen eskutik, indarkeria matxistei aurre egiteko estrategia ezberdinak landuko dituzte, emakumeen arteko zaintzan eta ahalduntzean indarra jarriz.
10:45. Pilota jaialdia. 13:00. I. Txapel Jaurtiketa lehiaketa. 14:30. Bazkaria Kuku elkartean. 18:30. Zezen mekanikoa. 20:30. Tokan2 la polla kontzertua. 22:00. Piroteknia erakustaldia. Ondoren. DJ Gorilazzo Arkupen.
11.00. Ume krossa / DBH2 arteko umeentzat. 16.00. Herri kirol erakustaldia, Bihurriren eskutik.18.30. Kantaldia Andoni Ollokiegiren eskutik. 23.30. Erromeria Olgetan taldearen eskutik txosnan.
Herri krosa, herrian zehar. 16:15. Haurrak. 16:30. 4,5 km eta 10 km. Lasterketa mistoa.
17-24 urte bitarteko gazteei zuzendurik, doan. 'Stop antsietatea', Badabidebatek trebatuta.
Ipuin musikatua 2-6 urte bitarteko haurrentzat, Susana Cencilloren eskutik.
Gizonezkoen maila. Jokin Eizmendi, Aimar Galarraga eta Gari Garmendia.
Palmeras negras (Almeria) eta Caballo Muerte taldeen kontzertua. 10 euro.
'Oinarrizko Interneta. Nabigatzen eta posta elektronikoak bidaltzen ikasi'. 20 ordu. Gaztelaniaz.
'LibreOffice Writer. Zure testu dokumentuak sortu'. 8 ordu. Gaztelaniaz.
Ondarearen Europako Jardunaldien barruan, erakusketa birtuala. 'Ondare industrialaren eraikuntza: mapak eta planoak'. Gipuzkoako dokumentu historikoetan ilustratutako eta irudikatuta fabriken, proiektuen eta makinen planoak eta mapak erakutsiko dira erakusketa birtual baten bidez.
Gelede tradizioa Ketu eskualdean sortu zen, Beningo Errepublikan, XVIII. mendearen amaieran, eta ondoren Gineako Golkoaren eskualde osora zabaldu zen. Jarduera hori nekazaritza-ziklo bakoitzaren hasieran egiten den urteko jaialdiarekin oso lotuta dago, baina garai berezietan ere egiten da, hala nola uztaren ondoren, lehorteetan, epidemietan edo komunitateko ekitaldi esanguratsuetan. Maskarak buru gainean eramaten dira kasko bat bezala, burezurra estaliz baina aurpegia libre utziz. Maskararen goiko aldeak eszena konplexuak ditu, bere eguneroko bizitza kontatzen dutenak, giza irudiak, animaliak eta elementu sinbolikoak barne.
Bambalina teatre practicable. 'Txotxongilo kontzientea'. Lau hamarkadatik gorako ibilbidean zehar, Valentziako Bambalina Teatre Pracicable konpainiak proposamen eszeniko interdiziplinarra garatu du, txotxongilo eta objektuen erabileratik abiatuta, eta erakusketan haietaz gozatu ahal izango dugu. Bambalinak, arte eszenikoetan txotxongiloa legitimatzeaz gain, publikoa bere adinaren arabera bereizten duten konbentzioak desitxuratu nahi ditu, entzule guztiak maisuki elkartzen dituzten obrak aurkeztuz.
Juremaren Pelofuegoren 'Itzulera ezkutuaren esnatzea' erakusketa. Berrogei artelan inguru biltzen ditu, zeramikaz egindako eskulturak eta olio zein akriliko pinturak tartean. Azken urteetako lanaren emaitza dira, eta bereziki nabarmentzen dira tamaina handiko margolanak eta izaera antropomorfikoa duten eskulturak, karga sinboliko eta emozional handikoak.